Oteitzaren helburuetako bat ikasleekin beraientzat ikaskuntza-testuinguru berria den ETekin HAndiko ZIkloetan (ETHAZI) lan egitea da.

Hori lortzeko, ikasleek ikasturtean zehar erabiliko den ikaskuntza eredua ezagutu eta bizi behar dute (erronketan oinarrituta elkarlaneko ikaskuntza).

Lan egiteko modu berri honi hasiera Erronka 0-rekin ematen zaio. Erronka honek, besteak beste, ikasleak elkarren artean ezagutzeko, ikasleen eta irakasleen arteko harremanak sustatzeko, talde kohesioa egiteko, etab. aukera ematen du. Horrez gain, irakasle taldeak ikasleen inguruko informazio baliagarria biltzeko aukera ere ematen du, esaterako ikasleen zaletasunen ingurukoa.

Ikasturte honetan, guzti hau 3...2...1...GO!!! erronkaren bitartez gauzatu da. Erronka batek izan ohi duen kronograma jarraituz, gelan 3 saioekin eta hondartzan beste saio batekin gauzatu da. Hemen laburpen txiki bat: KLIK.