2021-2022 ikasturtean gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntzak.

2021-2022ko ikasturterako gailu digitalak eskuratzeko dirulaguntza deialdia atera da Irailaren 24ean. Gure kasuan Batxilergoa egiten ari diren ikasleek aukera edukiko lukete eskaera egiteko. Eskatzaile bakoitzarentzako laguntza 200 (berrehun) eurokoa izango da gehienez eta bekaduna izatea ezinbestekoa da. Eskaerak aurkezteko epea Urriak 25a artekoa izango da. Eskaerak egiteko egin klik hemen

2021/22 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago

2021/22 Ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (uztailaren 24tik irailaren 30a bitartean).

Informazio guztia   link honetan  daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).

Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.). 

Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, ikaslea edota guraso/tutorea Idazkaritzatik pasa dadila, mesedez, inprimakien bila, irailak 24 baino lehen.

1 Batxilergoko Teknologiako ikasleak egindako Katapultak probatzen

Gaur goizean, hirugarren ebaluaketan zehar 1 Batxilergoko ikasleek Teknologia ikasgaian egindako katapultak probatu ditugu Zarauzko malekoian. Horretarako txapelketa txiki bat antolatu dugu eta M10ko azkoina katapultaren laguntzaz urrunen bota duenak irabazi du txapelketa. Esan beharra dago aurkeztutako katapulta guztiek fabrikazio oso maila altua izan dutela.

2020/21 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago

2020/21 ikasturteko beka deialdiaren epea irekita dago dagoeneko (urriaren 9tik azaroaren 9a bitartean).

Informazio guztia link honetan daukazu (Hezkuntza Saileko web orria).

Hor irakurri ahal izango duzu deialdi honi buruzko informazio osoa (epeak, baldintzak, etab.).

Beka eskatu nahi baduzu, baina eskaera on line egin nahi EZ baduzu, ikaslea edota guraso/tutorea Idazkaritzatik pasa dadila, mesedez, inprimakien bila, azaroak 5a baino lehen.

Antzerki egunak izan ditugu martxoaren 2a eta 4a Oteitzan

Antzerki egunak izan ditugu martxoaren 2a eta 4a Oteitzan. Urtero antolatzen duten jaialdi grekolatindarra dela eta Bilbon antzerkia ikusteko aukera izan dugu. Latineko ikasleak Plauto latindar antzerkigilearen "Militar harroputza" obra ikustera joan ziren, euria goian behean zen bitartean, Campos Eliseos antzokira. Bigarren batxilergoko ikasleak, aldiz, Garcia Lorcaren "La casa de Bernarda Alba" izan zuten ikusgai, eta gelan landutako antzezlana izanik, ikuspegi kritikoa lantzeko aukera izan zuten. Ikasle asko izanagatik denak oso jator eta ederki moldatu ziren.

Unibertsitatera sartzeko probak 18-19

Aurtengoan ere eta hamaikagarrenez jarraian. Ekainaren 5tik 7ra bitartean egindako Unibertsitatera Sartzeko Ebaluazioan (USE), lehen hautaproba zena, emaitza arrakastatsua izan da Oteitzako ikasleentzat.  136 ikasle izan dira Lizeotik aurkeztu direnak, hain zuzen ere, eta guztiek gainditu dute.  Egindako lanak eman du bere fruitua. 

Beraz, zorionak guztioi eta zorte on ibilibide berrian!!!!

Orriak

RSS - Batxilergoa-rako harpidetza egin